XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAIEN LAUGARREN MULTZOA Idazketaren ikaskuntza

- Grafikoki hizkiak, silabak, hitzak idazten ikasi.

- Zeinu grafikoak zuzen idatzi, loturak, aldenketak eta paperarekiko jarrera egokia erabiliz.

- Hizki nagusien idazkera menderatu.

- Ohizko hitz eta esaldiak idazteko gai izan.

- Esaldien amaieran puntua erabili.

- Izen nagusi eta esaldi haseran hizki nagusiak erabiltzen jakin.

- Gai jakinetaz esaldiak osatu.

- Ipuin edo testo jakinak laburtzeko gai izan.

- Adierazitako edo asmaturiko gaiei idazkera osatu.

Zatika aztertuko dugu pixka bat hau dena.

Ulermena Garrantzi handikoa da hitzegiten den eta esaten den gehiena ongi ulertzea.

Zein intentziorekin esaten diren gauzak, zein entonazio moeta erabiltzen diren bat haserre, triste, pozik... dagoenean, hitz batzu edo esaldi batzu zein esanahi ezberdin dituzten... hau dena txikitatik bereganatzen joan behar du.

Eta aldi berean irakurritakoaren ulermena ere sendotu behar du.

Bigarren mailan oraindik askotan irakasleak ahots ozenez irakurriko ditu zenbait gauza, gela osoak entzun eta uler dezan.

Irakasleak garrantzi handia emango dio espresioari: harridura, galderak, kontaketa, elkarrizketako pertsonaia ezberdinen doinuak...

Behar bada haseran pixka bat esajeratzea ere komeni da, haurren atentzioa adi-adi edukitzeko.

Haurrak bakarrik irakurtzen duenean ere, saiatu behar du irakurketaren mekanika hutsetik ulermenezko irakurketara salto egiten.

Mintzamena Hasiera Zikloko helbururik nagusienetakotzat jo daiteke (irakurketa-idazketa menperatzearekin batera) aho-hizkuntza modu egoki eta praktiko batez garatzea.

Eta Euskarak dituen oztopo eta arazo soziologikoak kontutan hartuz, aho-hizkuntza garatze honek garrantzi berezi bat hartzen du gure herrian.

Aho-hizkuntza hau trebatzeko eta hobetzeko bide eta pauso ezberdinak dauzkagu: Komunikazio arrunta Haurrak bere gauzak, pentsamentuak, esperientziak zuzen adieraziko ditu, besteek ulertzeko eran.

Hitz egokiak erabiltzen ahaleginduko da eta ahoskera ere garbia izango da, lekuak eta jendetzak eskatzen duen doinua eta ozentasuna erabiltzen saiatuz (ez dezala hitzegin esaten duena bere okotzak bakarrik entzuteko moduan)...